Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako interes orokorreko N-121B errepideko zorua birgaitzeko lanak lizitatu ditu, Mugairi eta Otsondoko mendatearen artean, 1.899.799 euroan (BEZa barne). Behin lanak emanda, bi hilabeteko epean akitzea aurreikusi dute.
Baztango inguruneko mantentze lanak
Mantentze lanek zola 14,6 kilometrotan birgaitzea aurreikusten dute. Lanak eginen diren lehen tartea 43,000 eta 46,000 kilometro puntuen artean dago, Oronoz eta Arraioz herrien artean. Zola berritzeko lana 51,4 eta 63. kilometroen arteko bigarren zatian ere eginen dute, Elizondo iparraldean eta Otsondo mendatearen gainean.