Irailaren 17an, ortzeguna, 19:00etan, Baztango dantzen egungo testuinguru soziala aztertzen arituko dira Iruritako Gizarte Bilgunean, Nahia Baylon, Kristobal Zelaieta, Kattalin Ezkerra eta Txomin Petrikorena hizlariak. Parte hartzeari, transmisioari, gure gizartean duten garrantziari eta gaur egungo erronken inguruan mintzatuko dira, beraiekin Isabel Jaurena egonen da saioa moderatzen. Baztanen dantzak gaur egun izendatu du 1. mahai-ingurua Plazara Dantzara taldeak.
Urriak 8an, ortzeguna, 19:00etan, Elizondoko Arizkunenean, berriz, Dantzak eta generoa Euskal Herriko plazetan izendatu duten mahai ingurua emanen da. Ihintz Iriart aloztarra, Maite Irizar oñatiarra eta Oier Araolaza eibartarra ariko dira generoaren ikuspegitik ematen diren errealitate, erronka eta aldaketak bertan lantzen, alboan, Isabel Jaurena izanen dute ere bai moderatzaile moduan.
Plazara Dantzara taldeak mahai inguruetara hurbiltzeko gonbita zabaldu dio interesgarria iruditzen ahal zaion edonori.