Irailaren 21etik goiti ez da pediatrarik izanen Elizondoko Osasun Etxean

Ttipi-Ttapa 2026ko irailaren 2a

Elizondoko Osasun Etxeko langileek jakinarazi dutenez, irailaren 21etik aitzinera pediatratik gabe geldituko dira. «Nahiz eta orain dugun pediatrak, Eduardok, Osasunbideko gerentziari gelditzeko baimena eskatu dion, gerenteak ezezkoa eman digu». Egun horretatik goiti pediatraren agenda hetsi dute, eta ez du ordezkorik izanen. Hori dela eta, «gure seme-alaben osasunaren alde mobilizatzeko» eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun