Iruritako herriak energia komunitate bat sortzeko parte hartze prozesua abiatuko du irailaren 11n

Ttipi-Ttapa 2026ko irailaren 2a

Gizarte Bilgunean irailaren 11n eginen duten batzarrean emanen diote hasiera sortze prozesuari.

Iruritak energia komunitate bat bultzatzeko helburuarekin parte hartze prozesu bati emanen dio hasiera irailaren 11n. Gizarte Bilgunean, 19:00etan, parte hartze prozesuaren aurkezpena egin, proiektua azaldu, zalantzak argitu eta energia komunitatea bultzatuko duen talde eragilea osatzeko tartea hartuko dute. Herritar guztiei zabaldu zaie parte hartzeko gonbita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun