Zangozan, herritar talde baten borondatez eta aditu batzuen zuzendaritzapean, Lepisanguesa proiektuan lanean aritu dira azken hiru urteetan bertako tximeleta espezie guztien katalogo bat egiteko.
Baztanen ere horrelako proiektu bat abiatu nahi dute eta horretarako jendea animatu dute parte hartzera. Adierazi dutenez, «ez duzu ezagutza berezirik behar, eman izena eta elkarrekin ikasiko dugu». Horretarako tximebaztan@gmail.com helbidea sortu dute.