Nafarroako Superkopa irabazi du Baztan Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 31

Baztan Futbol Taldeak, duela bi urte bezala, Nafarroako Superkopa irabazi du aurten ere.

Casedatik zekarren kontrako markagailua irauli eta 3-0 irabazi zion larunbatean Giltxaurdin Beti Casedano taldeari eta Espainiako Erregearen Kopa jokatzeko eskubidea emanen lukeen kanporaketa jokatuko dute baztandarrek, duela bi urte bezala.

Duela bi urte bezala, Nafarroako Superkopa irabazi du Baztan Futbol Taldeak. Eta duela bi urte bezala, denboraldiko lehen titulu honek, Espainiako Erregearen Kopa jokatzeko eskubidea emanen lukeen kanporaketa jokatuko du Baztanek, Aragoi, Katalunia edo Balear uharteetako arerio baten kontra. Horretarako, Casedako joaneko partidatik zekarren kontrako markagailua (2-1 galdu zuten baztandarrek) irauli behar izan zuten larunbatean Giltxaurdin. Markagailuak (3-0) bertzelakoa badirudi ere, lana gogotik egin behar izan zuten eta bigarren zatira arte ez ziren ailegatu golak.

Lehen zatia arras berdindua izan zen eta bi taldeek izan zituzten golak egiteko aukerak. Halere, hutsean berdinduak joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian bai, Luis Iturririak zuzentzen duen Baztan Futbol Taldea nagusi izan zen eta hasi bezain agudo sartu zuen finala berdintzen zuen gola Elur Meoki kapitainak (1-0). Bigarren zati aldera abantaila eman zion Baztani Imanol Zokoren golak (2-0) eta lasaitasunaren gola, penaltiz sartu zuen berriz ere Elur Meoki kapitainak (3-0).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun