Baztan futbol taldeak denboraldiko lehen titulua lor dezake larunbatean Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 28a

Casedan jokatutako joaneko partidan, Beti Casedanon 2-1 irabazi zion Baztaneri. Larunbatean, Giltxaurdin, markagailua iraultzen eta Superkopa irabaztean saiatuko dia baztandarrak.

Duela bi urte bezala, liga hasi baino lehen Superkopako finala jokatzen ari da Baztan futbol talde nagusia. Joan den larunbatean, joaneko partidan, 2-1 galdu zuen Casedan, Beti Casedanoren kontra. Abuztuaren 29an, larunbatean 18:00etan, Elizondoko Giltxaurdin hasiko den partidan izanen dute kanporaketa irauli eta denboraldiko lehen titulua eskuratzeko aukera.

Superkopako finaleko itzulerakoa jokatuko dute Elizondon Beti Casedanoren kontra, joanekoan 2-1 galdu eta gero

Aipatzekoa da Nafarroako Superkopa irabazten duenak, tituluaz gain, Espainiako Erregearen Kopa jokatu ahal izateko kanporaketa jokatzeko aukera izanen duela. Duela bi urte Baztanek lortu zuen Superkopa irabaztea, baina Kopa jokatzeko kanporaketa ez zuen gainditu. Ea aurtengoan lortzen duen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun