Bestak 2026

Txokotoko bestak ospatuko dituzte asteburuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 26a

Ortzirale arratsaldean abiatuko dira bestak txupinazoarekin eta ekitaldi ugari izanen dituzte igandera arte

Abuztuak 28, ortziralea

19:01ean txupinazoa botako dute eta ondotik karrikadantza eginen du Elizondoko erraldoi eta buruhandien konpartsak, Elizondoko Gaiteroekin, Baztango Xulubitariekin eta Tukutuku txarangarekin batera. 20:00etan baztan zopak banatuko dituzte eta 21:30ean mutil dantzak izanen dira. 23:00etatik aitzinera kontzertuak izanen dira: Marmitako Trap Banda, Lukiek eta DJ Jotatxo.

Abuztuak 29, larunbata

11:00etan itzulia Elizondoko konpartsarekin, Elizondoko Gaiteroek lagunduta. 13:00etan Tukutuku txaranga. 14:00etan zikiro jatea izanen da eta 17:00etan bingo musikatua. Ziga plazan aurpegi pintaketa eta puzgarriak izanen dira 17:00etatik 19:30era. 18:00etan poteoa Tukutuku txarangarekin Falfarak eta Aise elkarteetara. 21:00etan dantzaldia izanen da Balantza taldearekin, 00:00etan DJ Muffin eta ondotik DJ Nash eta Piek.

Abuztuak 30, igandea

11:00etan itzulia Elizondoko konpartsarekin, Baztango Gaitariek lagunduta. 12:00etan paella lehiaketa hasiko dute, izen ematea egunean bertan. 12:30ean jotak izanen dira Estampa Navarraren eskutik. 13:00etan paellak prest egon beharko dute, eta antolakuntzak mahaiak paratuko ditu. 17:00etan Gorritiren poniekin haurrendako paseoa izanen da ikastolako parkean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun