Baztango Ernaik elkargunea antolatu du abuztuaren 27an, 19:30ean Baztango Gaztetxean, eta gazte guziei irekia egonen da. Taldearen inguruan solastatuko dira bertan: «Ernairen egoera, nondik heldu garen, nola gauden orain eta nola egon nahi dugun etorkizunean». Horrez gain, irailaren 13an Donostian deitutako manifestazioa ere izanen dute solasgai, «orain arte egin ditugun gauzak eta manifaraino egiteko gelditzen direnak». Azkenik, 2027/28 ikasturteko erronka eta helburuak eztabaidatu eta erabakiko dituzte.