Bigarren proba konbinatuan, berriz, txapeldunorde izan da Irurita eta laugarren Bortziriak
Lehenbiziko proba konbinatuan, Bortziriak finaletik kanpo gelditu zen, eta Berriozar, Ultzamaldea, Irurita eta Txantrea aritu ziren larunbateko finalean. Iruritaren eta Ultzamaldearen artean lehia estua izan zen eta, azkenean, segundo bakarrarengatik, Iruritak lortu zuen txapela, Ultzamaldearen aitzinetik. Berriozar izan zen hirugarren eta Txantrea laugarren.
Bigarren proba konbinatuan, aldiz, Ultzamaldea izan zen txapeldun, Irurita bigarren, Txantrea hirugarren eta Bortziriak laugarren.