Baztan Ikastolak ordezkapenen lan poltsa betetzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 24a

Gorputz Heziketako berezitasuna duten irakasleak bilatzen ari dira eta abuztuaren 31ra arte hartuko dituzte curriculumak

Elizondoko Baztan Ikastolak ordezkapenen lan poltsa betetzeko iragarkia publikatu du. Lehen Hezkuntzako ikasketak eta Gorputz Heziketako berezitasuna eskatu dute, baita EGA edo titulu baliokidea ere. Gainera, ikastoletan esperientzia eta horien ezagutza baloratuko dute.

Gaur ireki dute curriculumak bidaltzeko epea eta interesatuek astebeteko epea izanen dute, abuztuaren 31ra arte, curriculumak bidaltzeko baztan@baztanikastola.eus helbiderat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun