Casedako taldea partida hasi bezain agudo aitzineratu zen markagailuan, eta bigarren zati hasieran aldea bikoiztu zuen. Halere, partida akitzeko hamabortz minutu falta zirela zelairatu berria zen Haritz Bidegainek lortutako golak itxaropena eman die baztandarrei, datorren larunbatean, abuztuak 29, Giltxaurdin jokatuko den itzulerako partidarako.
Aipatzekoa da Nafarroako Superkopa irabazten duenak, tituluaz gain, Espainiako Erregearen Kopa jokatu ahal izateko kanporaketa jokatzeko aukera ematen duela. Duela bi urte Baztanek lortu zuen Superkopa irabaztea, baina Kopa jokatzeko kanporaketa ez zuen gainditu. Ea aurtengoan lortzen duen.