Bestak 2026

Lekarozko bestetarat joateko Gan-torri busa izanen da larunbat gauean

Ttipi-Ttapa

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du bihar gauean, abuztuaren 22an, Lekarozko bestetara joan eta herrietara bueltatu ahal izateko

Bestara joateko bi bus izanen dira. Lehenbizikoa Zigaurretik abiatuko da:
  • 22:30ean Zigaurre
  • 22:35ean Ziga
  • 22:40ean Aniz
  • 22:45ean Berroeta
  • 22:55ean Almandoz
  • 23:05ean Oronoz-Mugairi
  • 23:10ean Arraioz
  • 23:20ean Irurita
  • 23:30ean Gartzain
Bigarrena Amaiurtik aterako da:
  • 23:50ean Amaiur
  • 00:00etan Azpilkueta
  • 00:10ean Erratzu
  • 00:20ean Arizkun
  • 00:30ean Elbete
  • 00:35ean Elizondo

Bueltatzeko ere bi norabideetara joanen da, 02:30ean eta 04:45ean Zigaurre aldera eta 03:30ean eta 05:45ean Amaiurrerat. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun