Irailaren 13an Ernaik Donostian eginen duen manifestaziorat joateko busa antolatu dute Baztandik

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 21a

Ernaik manifestazio nazionalerako deialdia egin du irailaren 13an Donostian, Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez! lelopean, eta harat joateko autobusa antolatu du Baztango Ernaik egun horretan 11:30ean Elizondoko plazatik. Elizondoko Intzan eta Erratzuko Zubipunta ostatuetan eman daiteke izena 15 euroren truke, baita 643 970 975 telefonoan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun