Gorostapoloko frontoiaren mendeurrena ospatzeko pilota txapelketa antolatu dute erratzuarrek

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 21a

Gorostapoloko frontoiaren 100. urteurrena dela eta, pilota txapelketa herritarra antolatu dute. Joan den astean hasi ziren jokatzen lehendabiziko partidak eta bi modalitatetan arituko dira: eskuz binaka eta frontenisa, binaka ere.

Argazkiak eta testua: Xabi Ballarena

Frontenisean aritzeko 10 bikotek eman dute izena eta eskuz aritzeko bertze 12 bikotek. Finala irailaren 12an izanen da, Ados pilota elkarteak antolatu duen Plazaz plaza txapelketaren finalarekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun