Erratzuko artisauek merkatua eta haurrendako jokoak eginen dituzte igandean herriko plazan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 21a

Erratzuko artisauek azoka antolatu dute abuztuaren 23an, 11:00etatik 14:30era herriko plazan. Gainera, haurrendako josteta saioak izanen dira zurezko jokoekin.

Denetik ikusi, probatu eta erosteko aukera izanen da igandean azokan: euskal pastelak, ukenduak, artile lanak, bitxiak, larrugintza, zurez eginiko lanak, makramez egindako osagarriak, eskuz serigrafiatutako arropak, kroketak, sagar zukuak, gasnak eta garagardo artisauak, bertzeak bertze.

Horrez gain, animaliekin eta landareekin zerikusia duten josteta saio interaktiboak eskainiko dituzte Kalakaren eskutik, 11:00etatik 13:00etara. Zurezko plaza jokoak izanen dira, 3 urtetik goitiko haur guziei zuzenduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun