Karrika jostagarri eta seguruak aldarrikatzeko bizikleta martxa eginen dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 20a

«Haurrendako karrika jostagarriak eta denendako karrika seguruagoak» aldarrikatzeko asmoarekin, Elizondoko guraso talde batek bizikleta martxa eginen du abuztuaren 21ean, 19:00etan plazatik abiatuta. Musikaz lagunduak eginen dute ordubeteko itzulia eta ondotik merienda-afari autogestionatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun