'Inprofestakzioa' antzezlana aurkeztuko dute ortzegunean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 18a

Oinak Hodeietan progaramaren bitartez, Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak hainbat ikuskizun antolatu dituzte lurralde osoan aurtengo abuzturako. Gure eskualdean Erratzun izanen da ikuskizuna: Inpro Label antzerki taldeak Inprofestakzioa taularatuko du hilaren 20an, 19:00etan.

Publiko guztiendako ordubeteko ikuskizuna da Inprofestakzioa, eta Xabier Flamarike, Garazi San Martin, Jaione Urtasun, Xabier Artieda eta Lorena Arangoa arituko dira aktore lanetan.

Sinopsia

Momentuan sortutako antzerkia, inoiz berdina izango ez dena, freskoa eta dibertigarria! Inpro Label taldea sortzen dugun aktoreek urteak daramatzagu antzerki munduan, komedia fisikoа, klouna, musika.... arlo askotan ibiliak gara. Oraingoan inprobisazioan murgildu gara, diziplina guzti hauek batu edo desmuntatzekо! Publikoari eskatutako proposamenekin egiten dugu lan eta momentuan aurkitutako ideiak taularatzen ditugu bat-batekotasunean. Beti umorez eta maitasunez. Etorri tarte on bat pasatzera!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun