Baztango Udalak bi lanpostu betetzeko oposizio lehiaketak argitaratu ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kirol teknikari gisa aritzeko bat eta zuzenbideko lizentziaduna bertzea. Aldi baterako izanen dira biak eta euskarazko C1 maila eskatzen dute.
Kirol teknikariari dagokionez, hauek izanen dira lanak, bertzeak bertze: udaleko kirol arloari lotutako izapide, hitzarmen eta dirulaguntzak kudeatzea, kirol jarduerak antolatzea eta sustatzea, solaskide aritzea udalerriko kirol talde eta elkarteekin eta webguneko kirol apartatua diseinatzea eta mantentzea. Ikusi deialdia hemen.
Zuzenbideko lizentziadun plazan, berriz, hauek izanen dira lanetako batzuk: aholkularitza juridikoarekin laguntzea, langileriaren administrazioa, segurtasunaren eta osasunaren arloko koordinazioa eta kontratazio espedienteak kudeatzen laguntzea. Ikusi deialdia hemen.