Abuztuko igande guzietan bezala, Erratzuko Artisauen Azoka eginen dute abuztuaren 9an ere. Oraingoan, gainera, larrugintza tailerra ere eskainiko dute, Txuxiken eskutik, norberak bere larruzko diru zorroa edo monederoa egiten ikasteko. Igandean 11:00etan eginen dute eta 2 euro ordaindu beharko da.
Bertze gainerakoan, igandean 11:00etatik 14:30era izanen den azokan, euskal pastelak, ukenduak, artile lanak, bitxiak, larrugintza, zurez eginiko lanak, makramez egindako osagarriak, eskuz serigrafiatutako arropak, kroketak, sagar zukuak, gasnak eta garagardo artisauak izanen dituzte, bertzeak bertze.