Jokotrostan

Plazaz Plaza Pilota Txapelketa Gorostapolon aurkeztu dute

Xorroxin irratia 2026ko abuztuaren 6a

Abuztuaren 15ean Areson hasi eta irailaren 12an Erratzuko Gorostapolon akituko den txapelketa aurkeztu dute gaur eguerdian finala jokatuko den frontoian berean. Plazaz Plaza esku pilota txapelketa aurkeztu duen Iera Agirre pilotariarekin batera solastatu dira Baztango Udaleko kirol zinegotzi Gorka Urtasun eta bertzeen artean Erratzuko pilota jaialdiak antolatzen aritzen den Xabier Uriarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun