- Amaiur Arkeologia Zentroa-Museoa asteartetik larunbatera, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era eta igandetan 11:00etatik 14:00etara zabalik dago.
- Erratzuko Zubietean Jose Mari Apezetxearen eta Roke Lasaren margo erakusketak zabalik daude abuztuaren 1etik 16ra, 18:00etatik 20:00etara.
- Diana Iniestaren puntura tailerra eta erakusketa ere zabalik dago abuztuaren 1etik 30era, egunero, 18:00etatik 20:30era.
- Arizkungo Txuputo karrikako Sasternean ikusgai dago Xabier Soubeleten pintura erakusketa, uztailaren 25etik abuztuaren 30era arte, asteburuetan 11:30etik 13:30era eta 17:00etatk 20:00etara.
- Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai izan da Juan Ignacio Etxarten pintura erakusketa uztailaren 3tik 28ra.
- Iruritako Jauregizarrera programatutako bisitak dituzte abuztuaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, 12:00etan. Erreserbak eta informazio gehiago: info@xaraka.eus edo 675 93 41 07 telefono zenbakian.
- Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko lehenengo solairuan Tomas Sobrino Habansen pintura erakusketa ikusgai dago abuztuaren 1etik 30era. Astelehenetik ortziralera 18:00etatik 20:30era eta larunbat eta besta egunetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era.
- Elizondoko Jaime Urrutia karrikako 3ko behean Jose Luis Alzugaray margolariaren pintura erakusketa ikusgai dago uztailaren 24tik aitzinera, larunbat eta besta egunetan 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era.
- Elizondoko Arizkunenean, Valentin Quintanaren ‘Baztan, 15 herri, bailara bat’ argazkien proiekzioa ikusgai izanen da 360 formatu panoramikoan abuztuko astearte, asteazken, ortzirale, larunbat eta igandetan, 19:00etan.
- Elizondoko Jaime Urrutia karrika 48ko Mila Ananda erakusketa zentroan, azkenik, Ana I. Gonzalez (Ananda), Mila Esteban eta Leyre Pérez G. margolarien pintura erakusketak ikusgai daude abuztuaren 1etik 30era, asteartetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era.