Euskal Herriko gizonezkoen arpana txapelketa ere irabazi dute Daniel Saldias eta Xabier Urrutia arraioztarrek

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 3a

Daniel Saldias eta Xabier Urrutia arraioztarrak Euskal Herriko txapeldun larunbat eguerdian Antsoainen, txapeldunorde izan ziren Barberenatarrekin eta hirugarren izan ziren Lapazarandarrekin batera.

Euskal Herriko gizonezkoen trontza edo arpana txapelketa jokatu zen larunbat eguerdian Antsoaingo Rafael Alberti Plazan. Hiru bikote aritu ziren lehian, horietatik bi Nafarroakoak: duela aste batzuk, bigarren aldiz segidan, Nafarroako txapela irabazi zuten Daniel Saldias eta Xabier Urrutia anaiak eta txapeldunorde izan ziren Josetxo Barberena eta Iñaki Barberena anaiak. Hirugarren bikotea, Ion Lapazaran eta Kimetz Lapazaran arabarrek osatu dute. Nafarroakoan bezala, Euskal Herrikoan ere lehen aldiz txapeldun suertatu dira Arraiozko anaiak, nagusitasunez, bi minutu baino gehiago aldea atera baitzieten bigarren izan ziren Barberena anaiei.

Larunbat eguerdian Antsoain jokatutako saioan lehen aldiz txapeldun suertatu dira

Bikote bakoitzak egin beharreko lana hau zen: horizontalean jarritako 60 ontzako enborrari 5 ebaki, bertikalean jarritako 54 ontzako enborrari 6 ebaki, horizontalean jarritako 54 ontzako enborrari 6 ebaki eta horizontalean jarritako 60 ontzako enborrari 5 ebaki. Urrutiak eta Saldiasek 13 minutu eta 17 segundo behar izan zituzten lan gogor hori osatzeko. Barberenatarrek 15 minutu eta 32 segundo behar izan zituzten eta Lapazandarrek 16 minutu eta 39 segundo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun