‘Oinak hodeietan' programaren 7. edizioko emanaldia izanen dute abuztuaren 20an Erratzun

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 29a

'Oinak hodeietan' programaren zazpigarren edizioaren aurkezpena egin zuten asteartean. Erratzun izanen da eskualdeko emanaldi bakarra.

Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak NICDOren laguntzarekin bultzatutako zikloa abuztuaren 6tik 30era eginen da eta 18 konpainiaren saioak izanen dituzte hamasei herritan

‘Oinak hodeietan’ programaren 7. edizioa abuztuaren 6tik 30era eginen dute. Nafarroako Artxibo Orokorrean asteartean egindako aurkezpenean aipatu zutenez, Nafarroako 18 konpainia eszenikok antzerkia, zirkua, magia, dantza eta formatu hibridoak eskainiko dituzte Nafarroako 16 lokalizazio berezitan. Eskualdean emanaldi bakarra izanen da, abuztuaren 20an Erratzun. Inpro Label taldeak ‘InproFestAkzioa’ lana aurkeztuko du. Inprobisazio-antzerkia da, euskaraz, publikoaren proposamenetatik abiatuta unean bertan sortua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun