Bestak 2026

[ARGAZKIAK] 580 lagun bildu dira Elizondoko bestak borobildu dituen zikiro jatean

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 29a

Elizondoko bestetako hondarreko eguna izan zuten asteartean eta ekitaldi nagusia, Merkatuko Plazako itzalean 580 bildu zituen zikiro jatea izan zen. Bero itogarriari aitzin egiteko abanikoak, zapelak, eguzkitako antiojoak, ur pistolak… dena ongi etorria izan zen. Ia 600 lagunak hornitzeko, ohi bezala, Txomin Amorena zugarramurdiarraren taldea aritu zen sukalde lanetan. 406 kilo haragi, piperrada, eta 140na litro salda eta kafe banatu zituzten. Argazkiak: Ondikol

Egun osoan, goizean, bazkalorduan eta bazkalondoan, Gaixoa Ni kantatu bitarte, Elutxa txaranga aritu zen. Erraldoi eta buruhandien konpartsak ere bere azken itzulia egin zuten, bestak agurtzeko. Ameli ipuin kontalaria, Beñat Mitxelenaren musika eta mutildantzak eta dantza herrikoiak ere izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun