Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Artola eta Rezusta nagusitu dira Elizondoko bestetako pilota partida nagusian

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 28a

22-17 irabazi zieten Santiago egunean Altuna III.ari eta Imazi, Masters Caixabank txapelketako partidan. Argazkiak: Xabier Urreisti

Elizondoko bestetako egun handian, pilota jaialdi bikaina antolatu zuen Aspek Juanjo Atxa pilotalekuan. Masters CaixaBank Serie A txapelketari zegokion partida nagusian, Artolak eta Rezustak 22-17 irabazi zieten Altuna III.ari eta Imazi. Jaialdia hasteko partidan, berriz, Senarrek eta Ugartemendiak 22-11 irabazi zieten Beñat Apezetxea II.a goizuetarrari eta Joseba Aldabe igantziarrari. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun