[ARGAZKIAK] Recreo Musika Banda eta Erraldoi Konpartsa bat eginik Elizondoko bestetako azkenaurreko egunean

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 28a

Musika bandako Esteban Velasco zuzendariak erraldoien omenez konposatutako piesa jo zuten lehen aldiz

Elizondoko bestak azken txanpan sartuak dira. Gaur izanen dute hondarreko eguna, baina asteleheneko aitatxi eta amatxien eguna berezia izan zen. Aipagarriena, Recreo Musika Bandak Iriarte pilotalekuan eskainitako kontzertua. Emanaldia akitzeko, Esteban Velasco zuzendariak berak konposatutako ‘Comparsa’ pieza jo zuen lehen aldiz bandak, Baztango Gaitariekin batera, Elizondoko Erraldoi Konpartsaren omenez.

Astelehen arratsaldean, Estampa Navarra taldearen jotak aditu zituzten Francisco Joakin Iriarte erresidentzian eta Maddi Ane Txoperena, June Aiestaran, Haira Aizpurua eta Aitor Servierren bertsoak plazan.

 

580 lagun espero dituzte gaurko zikiro-jatean

Elizondoko bestak gaur akituko dituzte. Ia 600 lagun espero dituzte zikiro-jatean. 09:30ean diana jo dute. 11:00etan itzulia konpartsarekin: herriko etxea, Jaime Urrutia, Opoka, Erlategi, Baztanberri, Maurizio eta Felix plaza, Abartan, Xalbador karrika, Giltxaurdi, zahar etxea. 12:30ean Elutxa txaranga herrian barna. 14:00etan zikiro jatea Iriarte pilotalekuan, ondotik poteoa Elutxa txarangarekin: frontoia, Txokoto, Gloria, Saioa, Labaien, Sobrino, Mendi, plaza. 17:30ean Ameli ipuin kontalaria Merkatuko plazan. 18:00etan Beñat Mitxelena akordeoilaria plazan. 21:00etan mutil dantzak eta dantza herrikoiak. 00:00etan Gaixoa ni eta kalejira Elutxa txarangarekin plazatik abiatuta: Intza, Saioa, Eguzkialde, Beti jai, Mendi, plaza. Ondotik DJ Alkape plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun