Bestak 2026

Zigako bestak ospatuko dituzte abuztuaren 7tik 11ra

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 5a

Herriko gazteek egitarau oparoa prestatu dute bertze urte batez.

Abuztuak 7, ortziralea

20:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea. 20:15ean itzulia herrian eta Zigaurren barna herriko musikariekin. 21:00etan baztan zopak eta 00:00etan dantzaldia Beñatekin.

Abuztuak 8, larunbata

10:00etan diana herriko musikariekin. 14:00etan herri bazkaria. 17:30ean mus txapelketa eta 19:00etan pala txapelketako finala. 19:30ean Txurru Txiki txaranga herrian barna, 21:30ean xingar jatea. 00:00 Muxutruk erromeria eta ondotik DJ Endara.

Abuztuak 9, igandea

10:00etan diana herriko musikariekin. 11:00etan haurren jokoak plazan eta 13:00etan haurren bazkaria. 16:00etan puzgarriak, ondotik txokolate hartzea. 19:30ean lerro dantza eta 20:00etan mutxikoak. 21:00etan paella jatea frontoian.

Abuztuak 10, astelehena

10:00etan diana herriko musikariekin. 11:00etan meza nagusia eta 12:00etan luntxa. 18:00etan Koro Ttiki eta 19:30ean Los Txingones de la Rencle mariatxiak, ondotik joaldunak. 22:00etan xingar jatea.

Abuztuak 11, asteartea

10:00etan diana herriko musikariekin. 11:30ean haurren frontenis txapelketa. 14:30ean zikiro jatea Beñat eta Fernandorekin, ondotik dantzaldia Beñat eta Fernandorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun