Egun osoko egitaraua izanen du eta 10:00etan hasiko da jardunaldia azokarekin auzoan barna. 28 argitaletxe eta liburu dendek parte hartuko dute bertan. 11:00etan Ixiar Rozas eta Ainhoa Urienekin Narrugorrik liburuaren inguruan mintzatuko dira, 12:30ean Carlos Taibok Decrecimiento y colapso aurkeztuko du eta 18:00etan Poesía y reflexión solasaldia eginen dute Gustavo Duch eta Ramon Andresek. Horrez gain, musika izanen da egun osoan zehar Unai Otegi Agirrebengoarekin. Bezperan, berriz, Geminiss artistak kontzertua emanen du 20:00etan. Ekitaldi guziak debalde izanen dira.