Bestak 2026

Elizondoko bestetarako Gan-torria izanen da ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 23a

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du bihar gauean, uztailaren 24an, Elizondoko bestetarat joan eta herrietara bueltatu ahal izateko. Bertzetik, Elizondoko alkatetza taldeak busa antolatu du larunbat gauerako. Bi busek ibilbide berdina eginen dute:

Bestara joateko bi bus izanen dira. Lehenbizikoa Zigaurretik abiatuko da:
  • 22:30ean Zigaurre
  • 22:35ean Ziga
  • 22:40ean Aniz
  • 22:45ean Berroeta
  • 22:50ean Almandoz
  • 23:00etan Oronoz-Mugairi
  • 23:05ean Arraioz
  • 23:10ean Irurita
  • 23:15ean Gartzain
  • 23:25ean Lekaroz
Bigarrena Amaiurtik aterako da:
  • 23:45ean Amaiur
  • 23:55ean Azpilkueta
  • 00:05ean Erratzu
  • 00:15ean Arizkun
  • 00:20ean Elbete

Bueltatzeko ere bi norabideetara joanen da ortzirale eta larunbatean: 03:30ean eta 05:30ean Zigaurre aldera eta 02:30ean eta 04:30ean Amaiurrerat. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du bi egunetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun