Ernai Baztanek Elizondoko bestetarako egitarau ttikia prestatu du

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 23a

Iaz ere Palestinaren aldeko argazkia egin zuten bestetan. Argazkia: artxibotik.

Santiotan Ernai Baztanek txosna paratuko du Elizondoko plazan eta, horren harira, egunez egun, zenbait jarduera antolatu ditu

Bihar, uztailaren 24an, eguerdian marianitada herrikoia eta 13:00etan preso eta iheslarien omenezko brindisa txosnan. Uztailaren 26an, igandean, erraldoien  erakustaldia akituta, eguerdian, Palestinari babesa erakusteko argazkia plazan eta 22:00etatik aitzinera, berriz, jokoak txosnan. Biharamunean, uztailaren 27an, arratsaldeko bertso saioaren ondotik, gazte independentisten argazkia. Eta bestak akituta, uztailaren 30ean, 10:30ean dena biltzeko auzolana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun