Baztandarren Biltzarraren tonbolako zozketaren zenbaki sarituak iragarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 20a

Baztandarren Biltzarraren Elkarteko kideek larunbatean egin zuten zozketa eta hiru zenbaki izan dira sarituak. 4558 zenbakia da sari potoloa eramanen duena: Baztango komertzioetan gastatzeko 500 euroko txartela. Eta 4668 eta 7121 zenbakiek, ordea, 250 euroko txartela.

Saririk tokatu ez bada ere, boletoa altxatzea gomendatu dute, aste batzuetan saridunak agertzen ez badira erreserba zenbakietara joko dutelako. Erreserba zenbakien lehenbiziko txandakoak dira 5417, 1194 eta 8017 zenbakiak, 5417a 500 euroko txartelaren sariduna izanik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun