Baztan ikergai duten lan akademikoen bekara aurkezteko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 17a

500 euroko bortz beka banatuko dituzte eta interesatuek uztailaren 26ra arte eman dezakete izena.

Baztango Udalak bailara ikergai duten gradu eta master akaberako lan eta proiektuak laguntzeko dirulaguntza deialdia egin du bertze urte batez. Deialdian parte hartzeko hiru baldintza bete beharko dira: Baztanen erroldatua egotea edo erroldatua egon izana, 2025-2026 ikasturtean GRAL edo MALa egitea eta udalarekin zorrik ez izatea.

Lanak baloratzeko hurrengo irizpideak hartuko dituzte kontuan: gaiaren interes soziala eta Baztango erronkei egiten dien ekarpena; berritasuna eta berrikuntza; edukien egitura eta koherentzia; eta idazketaren kalitatea eta argitasuna. Bereziki baloratuko dira «trantsizio ekosozialarekin, berdintasunarekin eta Baztango hizkuntz errealitatearekin lerrokatutako proposamenak».

Ekainaren 26an argitaratu zen deialdi publikoa eta interesa dutenek hilabeteko epea izanen dute eskabidea aurkezteko udaleko erregistroan. Eskabidea eta informazio guztia eskuragarri hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun