Zapatillerak kontzertuak antolatu ditu igandean Baztango Gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 15a

Putas amak taldea. Argazkia: Cecilia Álvarez-Hevia Arias

Urtaro bat, kontzertu bat egitarauaren barnean Zapatillerak bi emanaldi antolatu ditu gaztetxean Baztandarren Biltzarraren egunerako. 19:00etan hasita Matxarda stoner duo talde gazteluarra izanen da oholtzaren gainean, eta ondotik Donostiako Putas amak rock elektronikoko taldeak joko du. Sarrera debalde izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun