Tenperatura altuengatik, azienda alhatzeko arautegian aldaketak onartuko ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 13a

Belateko bazkalekura sartzen. Argazkia: artxibokoa.

Etzitik aitzinera, uztailaren 15etik aitzinera, azienda biltzeko baimena emanen dela iragarri du Baztango Udalak

Egiten ari den eguraldi beroa eta lehorteak direla medio, azienda alhatzeko finkatuta dauden datak ez errespetatzea ahalbidetuko du Baztango Udalak. Funtsean, bazkalekuetan belarra guttitu delako eta ur iturriak agortzen ari direlako. 

Hori horrela, uztailaren 15etik aitzinera, herri lurretan, bazkalekuetan zein mendi librean, aziendak dituztenek horiek etxeratzen ahalko dituzte eta finkatutako datak ez errespetatu (75 egun behiendako eta ardiendako eta 120 egun zaldiendako). Bide beretik, aziendak oraino larrean alhatu ez dituztenek ere, horiek etxean edukitzeko baimena izanen dutela gehitu du udalak. 

Azkenik, abeltzainei zuzendu eta hartzen dituzten erabakiak hartzen dituztela, horien berri Baztango Balleko Etxean eman beharko dutela jakinarazi diete.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun