Baztandarren Biltzarra eguneko bazkariko txartelak salduko dituzte asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 13a

10:00etan hasiko da salmenta haien barrakoi kanpoko aldean. Gisa berean, Baztandarren Biltzarraren tonbolan tokatutako zenbait arropa biltzeko aukera ere egonen da.

Ohiko modura, Baztandarren Biltzarra egunaren (uztailaren 19an aurten) aitzineko asteazkenean eginen dute bazkariko txartelen salmenta. Elizondoko Merkatuko Plazan, barrakoi ondoan, eginen dute eta 10:00etatik aitzinera hasiko dira saltzen. Menua urterokoa izanen da eta txartelen prezioa 35 eurora aldatu dute aurten; esku dirutan zein txartelaz ere ordaintzeko aukera egonen da. 

Bidenabar, Baztandarren Biltzarraren tonbolan tokatutako Baztandarren Biltzarraren arropak eta Hara Bi markako kamisetak biltzeko aukera ere egonen da, eta horretarako tonbolako txartela erakutsi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun