Bestak 2026

Inoiz baino jendetsuagoak izan dira aurten Azpilkuetako bestak

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 8a

Giro ezin hobean joan dira Azpilkuetako sanferminak eta Lesakan eta Iruñean baino lehenago hasi zirenez, jendetza bildu zen lehenbiziko eguneko baztan zopetan. Beroak markatu ditu aurtengo bestak, baina tenperatura altuei aurre eginez, giro ederrean ospatu dituzte bestak azpilkuetarrek, irudietan ikus daitekeen bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun