Uztailaren 4an jokatu zuten Labriten (Iruñea) emakumezkoen San Fermin Torneoko lau eta erdiko finala. Bigarren urtez segidan, finalerako sailkatuak ziren Uharteko Ane Mendiburu eta Ultzamako Leyre Oskoz, nahi izanez gero baztandarra ere bai bigarrena.
Oskozek jauntzia zuen txapela pasa den urtean Mendibururen kontra eta aurten ere ez du hutsik egin; pasa den ortziralean 22 eta 11 gailendu baitzitzaion Mendibururi. Hala, txapela buruan egin zuen bigarren aldiz segidan etxerako bidea. Ongi hasi eta hasmentatik tanto kopuru politarekin aldea hartu zion Ultzamakoak Uhartekoari, gerora, hasmentan hartutako alde horrek emanen zion garaipena.