Nazio Elkarrizketak proiektuarekin bat egin du Baztango EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 6a

Nazio Elkarrizketak EH Bildu Hego Euskal Herrian egiten ari den entzute ariketa aktiboa da; herriaren etorkizunean begirada jarrita, herritarren kezkak aditzea helburu duena. Hori horrela, Baztango EH Bilduk ekimenarekin bat egin du eta denera 60 elkarrizketa egin ditu gaur arte

«Ezinbertzekoa da gauzak herriarekin, jendearekin batera pentsatzea, ahalik eta herri proiektu nolabait komuna  josi edota gorpuztu ahal izateko», horrelaxe adierazi zuen EH Bilduk Nazio Elkarrizketak egitasmoa abiarazi zuenean. Bide batez, karrikara atera eta herritarrak aditzeari ekin zion, Hego Euskal Herriko eragile eta norbanakoekin harremandu eta gai diferenteen inguruko iritzia zuzenean biltzeko.

Baztanen 60 dira Baztango EH Bilduk hilabeteotan egin dituen elkarrizketak. Eta ez hori bakarrik: hartu-emanetan bildutakoa osatzeko bailarako etxe guzietara eskuorri bat bidali du, zeinetan galdetegi labur bat heldu den.

Karrikara ateratzearen zergatia politika instituzioetatik at karrikan ere egiten dela sinestean oinarritu da. Are gehiago, herriaren etorkizuna eraikitzeko herritarrak aditu eta kontutan hartu behar direla sinestean datza proiektuaren ardatza: «Denona dena denon artean kudeatu, antolatu eta erabaki behar da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun