60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, astelehenetik ortziralera, 09:00etan hasiko dituzte jardunaldiak eta 13:00etan akitu. Hori horrela, 09:00etatik 10:00etara bitarte Goiz Txokoa deritzotena eskainiko dute eta gurasoek tarte horretan utzi beharko dituzte haurrak; 10:00etatik aitzinera, berriz, udako jostaldirako prestatutako egitaraua segituko dute.
Gainera, astean bitan joanen dira Elizondoko igerilekura eta ateraldi berezia ere eginen dute BKZ parkera.