Gaur, uztailak 3, etxesaria kobratuko dute Elizondon eta iazko batzarrean adostu bezala, etxe bakoitzeko 51,5 eurora eguneratu dute. Hori horrela, aldaketen berri ematea eskertuko lukeela erran du herriak: dagoeneko etxerik ez dutenek horren jakinarazpena helaraztea edota, alderantziz, orain herrian etxea dutenek ere jakinarazpena helaraztea. «Bertzela, urtero akats berdina eginen dugu. Hau arras garrantzitsua da guretzat, faborez, jakinarazi! Elizondo hobe bat keinu ttikiekin lortzen da», erran dute herriko ordezkariek.
Aldaketen berri emateko elizondoherria@gmail.com helbidera edota 688 65 71 66 zenbakira WhatshApp bat idatzi daiteke; zinpeko alkateari edo herriko kargodun bati abisatu ere bai.