Baztango zahar egoitzako langileek euskara zero ikastaroa egin dute

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 1a

Euskarabideak eta Baztango zahar etxeak sinatutako hitzarmenari esker, egoitzako 17 langilek euskara zero mailako ikastaroa egin dute. Ikastaroa apirilaren 17an hasi eta ekainaren 12an akitu zen. Parte hartzaileek balorazio «arras positiboa» egin dute. Ikastaroa Baztango AEKko euskaltegiarekin egin dute, eta Oianko Garde Jauntsarats aritu da irakasle lanetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun