Uztaileko bestei begira, Brigada Moreak aktibatzeko formakuntza eginen dute bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 29a

Baztandarren Biltzarra egunean eta Elizondoko bestetan brigadak martxan paratzeko izanen da bilkura.

Bihar, 20:00etan markatu dute hitzordua Merkatuko Plazako gorapean. Baztan Iñarrosi Neska* Gazteen taldeak zabaldu du deialdia: protokoloa esplikatuko dute lehendabizi eta hor daudenaren seinale, herrian barna zintzilikatzeko pankartak eginen dituzte ondotik. Herritar guziei luzatu diete gomita: «Animatu! Gora borroka feminista!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun