Goizean txupinazoarekin hasiera eman zioten bestari, eta ondotik gosaria ere egin zuten. Eguerdirako zikiro jatea antolatua zuten eta 60 bat lagun bildu ziren mahaiaren bueltan. Xabi eta Ander akordeoilariak lagun izan zituzten eta kantu eta melodiaz bete zuten karpa. Ilunabar aldera, bestari segida emateko asmoz, akordeoiak alde batera utzi eta DJ lanetan ere aritu zen bikotea.