LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguneko elkarretaratzea eginen dute igandean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 26a

Erratzuko bestekin batera LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna ospatuko da ekainaren 28an, eta azken urteetan bezala, Harro Baztan taldeak elkarretaratze deialdia egin du. Igandean 20:30ean Erratzuko plazan bilduko dira, Faxismoaren aitzinean, antolakuntza transfeminista lelopean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun