Bestak 2026

Erratzuko bestetarat joateko Gan-torri busa izanen da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 26a

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du bihar gauean, ekainaren 27an, Erratzuko bestetarat joan eta herrietara bueltatu ahal izateko

Bestara joateko bi bus izanen dira. Lehenbizikoa Zigaurretik abiatuko da:
  • 22:30ean Zigaurre
  • 22:35ean Ziga
  • 22:40ean Aniz
  • 22:45ean Berroeta
  • 22:50ean Almandoz
  • 23:00etan Oronoz-Mugairi
  • 23:05ean Arraioz
  • 23:10ean Irurita
  • 23:15ean Gartzain
  • 23:25ean Lekaroz
  • 23:35ean Elizondo
  • 23:40ean Elbete
  • 23:45ean Arizkun
Bigarrena Amaiurtik aterako da:
  • 00:00etan Amaiur
  • 00:10ean Azpilkueta

Bueltatzeko ere bi norabideetara joanen da, 03:30ean eta 05:30ean Zigaurre aldera eta 02:30ean eta 04:30ean Amaiurrerat. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun