Truco 2026 saria emanen diote Patxi Larralde txistulari arizkundarrari

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Irudia: Ondikol.

Baztango musika eta dantza tradizionalak berreskuratzeko eta zabaltzeko lanean aritu da urte luzez Larralde. Plazaz plaza ibiltzen da txistu doinuak zabaltzen, eta mutil dantzen irakaslea da gaur egun

Pirinioetako Musika eta Kultur Festibala (PIR) eginen dute uztailaren 4an eta 5ean Huescako Ansó herrian, eta kontzertuak, tailerrak, proiekzioak, ikuskizunak, azoka eta gehiago izanen dira bertan.

Horrez gain, urtero bezala, Truco saria banatuko dute, Pirinioaren inguruko kulturaren alde lan egiten duten talde eta pertsonak omentzeko. Aurten Patxi Larralde arizkundarra sarituko dute, «Baztango soinu eta dantzen nortasuna zaintzeagatik». Uztailaren 5ean 13:30ean izanen da sari banaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun