Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Aspaldiko besta beroenak izan dituzte aurten Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Tenperatura altuei aurre eginez, giro ederrean ibili dira arizkundarrak bertze behin

Argazkiak: Ondikol eta utzitakoak

Urtero bezala, txupinazo eta txopo goratzearekin hasi zituzten bestak Arizkunen. Ondotik Jon Zubirik bandera dantzatu zuen herriko plazan, eta berritasun gisa, ezpata dantza ere egin zuten.

Besta egunak bero saparekin iragan dira, baina herritarrek berdin disfrutatu dituzte. Igandean haur eta gazteen eguna egin zuten; haurrek herriko frontoian egin zuten bazkaria, eta gazteek, berriz, Bixta Ederren. Ondotik jokoak izan zituzten Lamiarrietan.

San Joan bezperan suak pizteko momentua etorri zen; bero alertarengatik suen neurriak zaintzeko abisua eman zuten, eta arazorik gabe joan zen gaualdia. Suen ondotik, ikuskizun ederra egin zuten herriko plazan. Atzo borobildu zituzten bestak, txopoa botaz eta Gaixoa ni kantatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun