Elizondoko bestetan eginen dituzten pilota partidetarako sarrerak salgai daude

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Aurtengo santiotan ere, esku pilota partida profesionalak egonen dira uztailaren 25ean, 18:30ean, Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan.

Binakakoak izanen dira. B kategorian Senar eta Ugartemendia Aldabe eta Apezetxea ll.enaren kontra arituko dira; eta A kategorian, berriz, Imaz eta Altuna lll.ena lehiatuko zaizkie Artola eta Rezustari.

Sarrerak salgai paratuak dituzte Elizondoko Casinon eta Intza Tabernan. Gainera, aitzinerago Online ere paratuko dituzte eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun