Bestak 2026

Ariztegiko besta ospatuko dute larunbatean gartzaindarrek

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Kattalin Arraztoa.

Ariztegi auzoko barrideek besta eguna antolatu dute ekainaren 27an, egun osoko programazioarekin

Txupinazoarekin hasiko dute eguna 08:00etan, eta 09:30ean gosaria eginen dute. 14:30ean, berriz, zikiro jatea izanen da, Xabi eta Ander akordeoilariek alaitua. Bestak arratsalde eta gauean izanen du segida DJ Txamarrakin, eta iluntzean bokatak ere izanen dituzte afaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun